banner

banner

2015(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

MILA ESKER DENOI!

Egun potoloa bizi izan genuen atzo. Emozioz beteta, urduritasuna, zeruari begira... baina antolatzaileak gustora geratu gera atzoko jaialdiarekin. Bazkalorduan euri zaparrada izugarria izan genuen, baina programan genuena bere osotasunean bete ahal izan genuen. Mila esker, etorri zinaten guztiei, eguraldia-eguraldi Gabirian jaialdi bukaerarte geratu zinetenei guztioi, babesle, laguntzaile, festa hau egiten lagundu diguzuen guztoi. Bereziki, Gabiriko herriari, nork ez zuen esku bat bota! zoragarria izan da! Antolatzaile eta guraso elkartearen partetik, mila mila esker denoi!

Herri txikiak bizirik, Eskola txikiak bizirik!!!









2015(e)ko ekainaren 11(a), osteguna

JOLASAK

Hauek izan dira aurtezgoz azkeneko prestaturiko jolasak. Hilabetero ziklo batek prestatu ditu eskolako beste ikasleentzat jolas desberdinak eta atsedenaldietan jolastu dugu.
Jolas hauek 3. ziklokoak prestaturikoak izan dira. Ikusiko duzuenez, joalsez gain, aurpegia margotzen ere ederki pasatu dute eskolako txikitxoenak.
Datorren ikasturtean, berriro antolatuko ditugu.

2015(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena

MUSIKA HAUR HEZKUNTZA

AUPA DENOI:

ORAINGOAN MUSIKAKO SAIO BATEKIN GATOZ.
BEGIRA ZE ONDO PASATZEN DUTEN HAUR HEZKUNTZAKOEK MUSIKA SAIOETAN!


2015(e)ko ekainaren 8(a), astelehena

GAZTELANIA 3. ZIKLOA

Kaixo:

Oraingoan Gaztelaniako saio bateko bideoarekin gatoz. Bertan banakako lanean gabiltz, autobiografiak eta biografiak osatzen.

Ea gustatzen zaizuen.

Naiz-ek gaur atera duen erreportajea

naiz: hedabidea zara - Eskola txikiak, eginkizun handia

Eta festa bukatzeko musika eta dantza

Salda badago bederetzikotearekin, dantza egiteko aukera izango dugu  festa ongi bukatzeko. Hori Zirkoa bukatu ondoren izango da, herriko plazan.

POTT zeramikakoak ere bertan izango ditugu

Buztinarekin zein gauza politak egin daitzeken. Ezkio-Itsasoko Pott zeramikako lagunak gurekin izango ditugu. Eskuak zikinduz ikasteko aukera! A ze pagotxa!


Noticias de Gipuzkoa-ren festaren inguruko erreportaia


Noticias de Gipuzkoako erreportaia

Toka eta boloak botatzen ikasi nahi?

Gabiriako eskola txiki egunean izango dezu aukera. Bertan adituek irakatsiko dute nola jokatu, oso gureak diren kirol hauek

Zirkoa euskaraz eskola txikien festan

Zirkabareta, zirkoa izango dugu gure festaren barruan arratsaldeko 16:30etatik aurrera. Hala ere giroa berotzen egunean zehar ere izango dira herrian zehar. Ikuskizun berezia eta berriztatzailea.