banner
2015(e)ko ekainaren 16(a), asteartea
2015(e)ko ekainaren 15(a), astelehena
MILA ESKER DENOI!
Egun potoloa bizi izan genuen atzo. Emozioz beteta, urduritasuna, zeruari begira... baina antolatzaileak gustora geratu gera atzoko jaialdiarekin. Bazkalorduan euri zaparrada izugarria izan genuen, baina programan genuena bere osotasunean bete ahal izan genuen. Mila esker, etorri zinaten guztiei, eguraldia-eguraldi Gabirian jaialdi bukaerarte geratu zinetenei guztioi, babesle, laguntzaile, festa hau egiten lagundu diguzuen guztoi. Bereziki, Gabiriko herriari, nork ez zuen esku bat bota! zoragarria izan da! Antolatzaile eta guraso elkartearen partetik, mila mila esker denoi!
2015(e)ko ekainaren 11(a), osteguna
JOLASAK
Hauek izan dira aurtezgoz azkeneko prestaturiko jolasak. Hilabetero ziklo batek prestatu ditu eskolako beste ikasleentzat jolas desberdinak eta atsedenaldietan jolastu dugu.
Jolas hauek 3. ziklokoak prestaturikoak izan dira. Ikusiko duzuenez, joalsez gain, aurpegia margotzen ere ederki pasatu dute eskolako txikitxoenak.
Jolas hauek 3. ziklokoak prestaturikoak izan dira. Ikusiko duzuenez, joalsez gain, aurpegia margotzen ere ederki pasatu dute eskolako txikitxoenak.
Datorren ikasturtean, berriro antolatuko ditugu.
2015(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena
MUSIKA HAUR HEZKUNTZA
AUPA DENOI:
ORAINGOAN MUSIKAKO SAIO BATEKIN GATOZ.
BEGIRA ZE ONDO PASATZEN DUTEN HAUR HEZKUNTZAKOEK MUSIKA SAIOETAN!
ORAINGOAN MUSIKAKO SAIO BATEKIN GATOZ.
BEGIRA ZE ONDO PASATZEN DUTEN HAUR HEZKUNTZAKOEK MUSIKA SAIOETAN!
2015(e)ko ekainaren 8(a), astelehena
GAZTELANIA 3. ZIKLOA
Kaixo:
Oraingoan Gaztelaniako saio bateko bideoarekin gatoz. Bertan banakako lanean gabiltz, autobiografiak eta biografiak osatzen.
Ea gustatzen zaizuen.
Eta festa bukatzeko musika eta dantza
Salda badago bederetzikotearekin, dantza egiteko aukera izango dugu festa ongi bukatzeko. Hori Zirkoa bukatu ondoren izango da, herriko plazan.
POTT zeramikakoak ere bertan izango ditugu
Buztinarekin zein gauza politak egin daitzeken. Ezkio-Itsasoko Pott zeramikako lagunak gurekin izango ditugu. Eskuak zikinduz ikasteko aukera! A ze pagotxa!
Toka eta boloak botatzen ikasi nahi?
Gabiriako eskola txiki egunean izango dezu aukera. Bertan adituek irakatsiko dute nola jokatu, oso gureak diren kirol hauek
Zirkoa euskaraz eskola txikien festan
Zirkabareta, zirkoa izango dugu gure festaren barruan arratsaldeko 16:30etatik aurrera. Hala ere giroa berotzen egunean zehar ere izango dira herrian zehar. Ikuskizun berezia eta berriztatzailea.
2015(e)ko ekainaren 3(a), asteazkena
2015(e)ko ekainaren 2(a), asteartea
Festaren aurkezpena
@Gabiria2015: #komunikazioa ekainaren 14an Gabirian egingo den Gipuzkoako eskola txikien festa aurkezten
2015(e)ko maiatzaren 29(a), ostirala
3. ZIKLOKO PROIEKTUA
3. zikloko ikasleok ura ari gara lantzen hiruhileko honetan. Ondoko bideoan lanean ikusiko gaituzue, erabat murgilduta gure proiektuan. Ea gustatzen zaizuen!
2015(e)ko maiatzaren 25(a), astelehena
ESKULANAK 1. ZIKLOA
Ikusi nahi duzu ze lan politak egiten ditugun eskulanetan? Hemen duzu bideo bat. Ea gustatzen zaizun.
2015(e)ko maiatzaren 23(a), larunbata
PSIKOMOTRIZITATEA HAUR HEZKUNTZAN
BEGIRA ZEIN ONDO PASATZEN DUGUN DANTZALEKUAN PSIKOMOTRIZITATE SAIOAN!
2015(e)ko maiatzaren 22(a), ostirala
IKT SAIOA 2. ZIKLOAN
Aurten 2. zikloko ikasleok oso gustura ibili gara IKTko saioetan. Bertan gauza dexente ikasi ditugu.
Hemen duzue saio hauetako batean grabatutako bideo bat. Ea gustatzen zaizuen.
2015(e)ko maiatzaren 17(a), igandea
Goierriko Eskola Txikien festa Gabirian
Itsasondo-Olaberria-Zerain-Gabiria-Ezkio/Itsaso
Gipuzkoako Eskola txikien festarako motorrak berotzen. Ekainaren 14 Gabirian!!!
2015(e)ko maiatzaren 11(a), astelehena
Ingelesa haur hezkuntzan
Hona hemen lehengo astean 3. zikloko bi ikaslek ateratako argazkiekin osatutako bideoa. Haur Hezkuntzako ikasleak ingeleseko saio batean daude.
Ea gustatzen zaizuen.
Ea gustatzen zaizuen.
2015(e)ko maiatzaren 9(a), larunbata
Gipuzkoako Eskola Txikien aurkezpena Ahaldun nagusiari
Gabirian, ekainean ospatuko den Gipuzkoako Eskola Txikien festa
aurkeztu zioten atzo Martin Garitano, ahaldun nagusiari. Bertara
gerturatu ziren Eskola Txikietako Gurasoen ordezkariak eta aurten
antolatzaile den Gabiriako Balentzategi eskolako guraso ordezkariak
eta zuzendaria.Festaren helburuak eta antolaketaz aritu ziren
gehienbat, aurreko festak eta Eskola Txikien eta herrien egoera eta
beharrak komentatuz.Foru Aldundiaren laguntza eskatu zioten festa
gauzatu ahal izateko eta ekainaren 14ean Gabiriara joateko
gonbitea luzatu zitzaion.
2015(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena
2015(e)ko apirilaren 11(a), larunbata
2015(e)ko martxoaren 24(a), asteartea
2015(e)ko otsailaren 22(a), igandea
2015(e)ko otsailaren 14(a), larunbata
2015(e)ko otsailaren 13(a), ostirala
Karnabalak eskolan
Gaur arratsaldeko 15:00 etan, karnabal ikuskuzuna eskeiniko dute gure txiki eta gazteek. Aurtengo gaia: antzinako zibilizazioak. Ondoren txokolatea hartzeko aukera izango da Erbie elkartean.
2015(e)ko otsailaren 10(a), asteartea
2015(e)ko urtarrilaren 29(a), osteguna
2015(e)ko urtarrilaren 28(a), asteazkena
Ampo-Ordizia rugby jokalaraiak eskolan
Ampo-Ordizia rugby taldeko jokalariak izan ditugu eskolan, oinarrizko arauak eta rugbya nolakoa den ezagutzeko. Ondorengo erreportaia, 3. zikloko ikasleen lana da.
Eskolako haurrak erreportari blogerako
3. zikloko haurrak erreportari lanetan jarriko ditugu. Komunikazio batzordearen proposamena izan da haurrak erreportari lanetan jartzea. Blogerako edukinak beraiek grabatuko dituzte, eskolako ekintzak, eskolako gela desberdinak, irtenaldiak, gai bereziak,... Beraiek arduratuko dira kazetari eta kamaralari lanak egiten. Mare irakaslea izango dute arduraduna eta taldetxoka hasiko dira lanean gure gazteak. Irudietan Ion Aldanondo gurasoa nola grabatu erakusten.
2015(e)ko urtarrilaren 25(a), igandea
Makilari aldizkarirako argazkia ateratzen
Aste Santu inguruan atera ohi da Makilari Gabiriako aldizkaria. Aurtengoak, zutabe nagusia, Gabirian egingo den Gipuzkoako eskola txikien festa izango du. Horretarako gaur argazkia atera da, bertan, 1982-83 ikasurtetik gaur egun arte, Balentzategi eskolako ikasle izan direnak elkartu dira.
D ereduarekin hasi eta gaur artekoak eskolako eskilaratan. |
2015(e)ko urtarrilaren 19(a), astelehena
Ormaiztegiko San andres festetan
2015(e)ko urtarrilaren 18(a), igandea
Salmentako taldea Santa Luzia ferian
Salmenta batzordeko kideak Urretxu-Zumarragan egiten den, Santa Luzia feria izan genituen, festarako egindako erropa eta bestelakoak saltzen. Egun aproposa erropa erosteko, egin zuen hotzarekin!!!
Antolakuntzak deitutako herri batzarra
Festaren nondik norakoak azaltzeko, antolakuntzak hartutako lehen erabakien berri emateko eta herriaren partehartzea eskatzeko, herri batzarra egin genuen. Kulturetxean, azaroaren 22an. Esku bete lan dugu baino, egingo dugu!
2015(e)ko urtarrilaren 17(a), larunbata
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)